Bilatu blogean

Itzultzaile

2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

ONGI ETORRI LAGUN!!!

Zure seme-alabekin ateraldiak egin nahi dituzu? Euskal pilotaren bidez Euskal Herriko txoko paregabeenak bisitatzeko prest? Hau da zure lekua, apunta zaitez lehen bailehen pilota turismora!


NORTZUK GARA

Iruñeako ikasle batzuei, Jarduera fisiko eta kirolen zientzietan graduatuak, aisialdirako ekintza batzuk prestatzea bururatu zaigu.
Euskal pilotari buruz bereganatu dugun jakintza baliatuz euskal herritik irteera batzuk egitea proposatzen dugu, non esku pilota, pala, zesta-punta... euskal turismoarekin uztartuko ditugun.





HELBURUA
Saio hauek igande goiz atseginak familiarekin gozatzera bideratuta daude. Bai umeentzat bai gurasoentzat ariketa desberdinak proposatuko dira euskal pilotako modalitate ezberdinak ulertzeko eta ikasteko, gure kulturaren zati garrantzitsua baitira. Kirola egin ondoren jateko ordua iritsiko da. Sagardotegi edota jatetxe ezberdinetara joango gara ondo bazkaltzera. Azkenik, autobusa hartu baino lehen herritik bueltatxo bat emango dugu leku interesgarrienak ikusteko asmoarekin.










15 iruzkin:

  1. Irizpide orokorrei dagokienez, iturriak oso aberatsak dira, izan ere hainbat lekutatik hartutakoak dira eta horregatik, bloga aberatsago suertatzen da.
    IKT-eri dagokionez, oso ona da. Hainbat bideo eta argazki gehitzeak bloga erakargarriago egiten du, gainera bloga sortu dutenak hauen sortzaileak izanda. Bestalde, itzultzailea egotea asko gustatu zait (Google Traductor oso ona izan ez arren) baina, ondo egon da.
    Blogaren diseinuari dagokionez, asko gustatu zait lehenengo bistan argazki bat azaltzen baita blogaren ideia barnebiltzen duena; hala ere , nire ikuspuntutik, irakurtzeko erosoagoa den hizki mota erabiliko nuke, baina orokorrean diseinua oso ondo dago.
    Saioak nola bananduta dauden asko gustatu zait, gainera azalpenak ez dira asko luzatzen, horrela, irakurtzeko astuna ez izanik.
    Irizpide zehatzei dagokienez, zenbait puntu falta direla esan nezake: adibidez, gastuei buruzko zalantza galdetzeko bulegotik pasatzea jarri da baina, nik uste dut blogean gutxi gora behera gastuak azalduko balira, lana borobilduago geratuko litzatekeela.
    Orokorrean bloga asko gustatu zait eta horregatik, kalifikazioari dagokionez, 8,5 bat jarriko nioke zenbait puntu betetzea falta baita.
    Garoa Martinez Anasagasti, 1. maila.

    ErantzunEzabatu
  2. Lehenik eta behin aipatzea gustura irakurri dudala blog hau. Irakasleak eskatutako ezaugarri gehienak ditu eta ulerterraza izateaz gain, oso erakargarria da erabilitako IKT tresnak (argazkiak, egileak agertzen diren bideoak, itzultzailea...) direla eta.
    Informazio-iturriak ugariak dira (artikuluak, blogak, web horriak...) bloga aberatsagoa suertatuz. Hala ere, elkarrizketaren baten falta sumatzen dut.
    Blogaren diseinua ona da, atalak ondo antolatuta daudelako eta hasieratik helburua zein den argi azaltzen delako. Saioak interesagarriak iruditzen zaizkit, euskal pilota eta gure lurraldeko turismo sustatuz aldi berean; baina saio horietako ariketak gehiago zehaztea ondo legoke, jendeak nondik norakoak diren jakiteko. Bestalde, gutxi gora beherako gastuak azaltzea falta da.
    Hizkuntza aberastasuna ona da, testua erakargarria eginez, eta ez dut ortografia akats nabaririk aurkitu.
    Orokorrean bloga gustatu zait baina irizpide batzuk betetzea falta izanagatik, 8,5eko kalifikazioa merezi duela uste dut.
    Javier Barroso Valles, 1. maila JFKZF

    ErantzunEzabatu
  3. Blog hau oso interesgarri iruditu zait, eta oso ideia ona, aisia eta kulturarekiko ezagutza lotzea dituelako helburu.
    Helburua ondo zehazten da ginera, eta baita saio ezberdinetan egingo dena. Ortografia eta hizkuntzaren erabilera zaindua da, eta nabaria da taldekide guztiek egin dutela lana, informazio asko baitago eta denek parte hartu gabe zaila izango bailitzake horrenbeste informazio lortu eta adierazten jakitea. Informazio iturriak ere anitzak dira, baita bideo eta link-ak. Jendea leku ezberdinetan elkartzeko autobusen informazioa ere jarri dute.
    Hala ere diru kontuak argiago adieraz daitezkeela uste dut, eta izen emateko orrirenbat bota dut faltan.
    Horregatik nik Gartziandia Loinaz Iñakik 8,5 nota jartzen diet.

    ErantzunEzabatu
  4. Irizpide orokorrei dagokienez, informazio-iturriak (artikuluak, blogak…) oso aberatsak dira. Dena den, elkarrizketaren bat gehitzea ondo egongo litzateke. Gainera, IKT tresnak ugariak dira (bideoak, argazkiak, itzultzailea…), bloga erakargarriagoa eginez. Blogaren diseinua egokia iruditu zait, saioak eta informazioa ondo ordenatu dituzte eta argi adierazi dute zein den helburua. Horrez gain, testua ondo idatzita dago, akats nabaririk gabe.
    Irizpide zehatzei dagokienez, puntu gehienak azaldu dituzte, material baliabideak, helburuak, saioak, instalazioak... Hala ere, aurreikusitako diru gastuak faltan sumatzen ditut.
    Kalifikazioa: 8’5
    Uxue Mendia Fernandez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila

    ErantzunEzabatu
  5. 1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte. Liburuak, artitukuluak eta instalazioak aztertu dituzte. Bakarrik elkarrizketaren bat faltan botatzen da. Aurkezpenari begira, informazioa oso ongi ordenatua dago, ataletan banatuta dago. Gainera, IKT ugari erabili dituzte, batez ere bideo eta argazkiak. Blogaren diseinua aproposa da, lehen aipatu bezala, informazioa ordenatuta eta erakargarria iruditzen zait. Atal ezberdinak erabili dituzte garatutako alderdien arabera. Bloga erabilterraza da baina letra estiloa aldatuko nuke. Kolaborazio lana nabaria da, bideoetan taldekide guztiak agertzen dira eta parte hartzen dute. Hizkuntza aberastua erabili dute eta ez dut akats nabaririk aurkitu.
    2. Giza baliabideak eta instalazioak aipatzen dituzte eta erakundea eta helburua argi adierazten dute. Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioak aurkezten dituzte eta babesle ofizialak aipatzen dituzte. Gauzatuko diren jarduera motak, topaketak edo saioak ere ageri dira. Harremanetan jartzeko baliabideak aipatzen dituzte. Orokorrean, irizpide zehatz gehienak betetzen dtuzte; baina baten bat faltan sumatzen da, adibidez; aurreikusitako diru sarrerak eta gastuak.
    3. Kalifikazioa: 8'5
    4. Pablo Lopez Martinez (JFKZ 1. maila)

    ErantzunEzabatu
  6. Irizpide orokorrei dagokienez, informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, hala nola, liburu eta artikuluak, eta gainera, instalazioak aztertu dituzte. Blogaren antolaketa orokorrean, oso garbia dela iruditu zait eta horrek erakargarritasuna ematen dio blogari eta gainera, irakurketa errazten du. IKT en erabilera nabaria da (argazki eta bideoak). Blogan erabilitako hizkuntza aberatsa izan da eta ez dago akats nabaririk.
    Irizpide zehatzei dagokienez, puntu gehienak bete dituzte, baina aurreikusitako diru gastuen falta ikusi dut.
    Hala ere, oso blog ona iruditu zait, beraz, 8,5eko nota emango diot.
    Unai Iglesias

    ErantzunEzabatu
  7. Hasteko esan beharra daukat, Blog-a estetikoki asko gustatu zaidala, bai kolore/letren erabilera, bai eta argazkiena ere. Blog-a sailkatzeko era ere egokia iruditu zait, hainbat ataletan banatu dute bloga, eta honek informazioa errazago lortzea eragiten du, hau da, Blog-a argiagoa eta ulerterrazagoa izatea eragiten du.
    IKT ezberdinen erabilera ere asko gustatu zait, Blog-a erakargarriagoa egiten dutelako. Letra asko erabili beharrean, argazki eta bideo ugari jarri dituzte, eta gainera, bideo asko beraiek grabatuak direnez, originaltasun puntu bat eskaintzen diote blogari, eramangarriagoa egiteaz gain. Eta honi esker ikus daiteke, denek bideoan parte hartu dutela.
    Nahiz eta testu asko ez egon, dagoena argia da, eta zuzena. Egia da, batzuetan sakontasun gehiago egon beharko litzakeela, ariketen azalpenetan adibidez. Nahiz eta bideoen bitartez ariketa batzuk azaldu, ondo egongo litzateke beste atal batean ariketa ezberdinak azaltzea.
    Hizkuntzaren ikuspuntutik ere, oso egokia iruditu zait, ez dut akats askorik ikusi, eta erabilitako hizkuntza maila ere aproposa iruditu zait.
    Babesleen ideia oso originala iruditu zait, proiektua finantziatzeko metodo ona delako, prezioen murrizketa bat eragin dezakeelako, eta honek partaide gehiago erakarri ahal dituelako.
    Beraz, hau guztia ikusi ondoren, 8-ko nota bat emango diet. Orokorrean egokia iruditu zaidalako, baina zenbait ahulgune ikusi ditudalako.
    Asier Sanchez Errazkin, JFKZ 1.Maila

    ErantzunEzabatu
  8. Blog hau nahiko interesgarria iruditu zait, euskal pilota zein kultura ezagutzeko erreminta baliagarria delako.
    Irizpide orokorrei dagokionez, informazio iturriak ugariak dira, informazio asko agertzen da eta horrek bloga aberatsagoa egiten du. Gainera, nahiko arin irakurri daiteke eta erraz, diseinuari esker, beraz, diseinua nahiko ondo dago, baina agian letra mota aldatuko nuke. Horrekin lotuta, hizkuntza maila aberatsa da eta akats nabaririk gabe, eta itzultzailea egotea puntu interesgarria iruditu zait. Horretaz aparte, argi dago IKT-ak oso ondo erabili dituztela, bai beraiek egindako bideoak erabilita, bai argazkiak erabilita.
    Zehatzei dagokionez, puntu asko azaltzen dira: instalazioak, helburuak, plan desberdinak, babesleak… Baina izena emateko orri bat faltan botatzen dut, horrek bloga erabilgarriagoa egingo luke.
    Guzti hau esanda, nire kalifikazioa 8’5ekoa da.
    Andoni Hermoso de Mendoza Zuazubiskar ( JFKZ 1. maila).

    ErantzunEzabatu
  9. 1- Ebaluazio irizpide nagusiak: Hasteko, esan behar dut nahiko landuta dagoela blog, edo gutxienez, horren itxura du. Informazio Iturriei dagokienez, hauek ugariak dira: web-orriak, artikuluak… baina euren adierazpena (APA arauak) ez dago hain zuzen eginda. Testuari dagokionez, ondo idatzita eta ortografia akatsik gabe dago (lehen ikusian) eta errubrikan agertzen diren irizpideak jarraitzen ditu; hau da, egokia da. IKT-ei dagokiolarik, blog irudiz eta eurek egindako bideoz josita dago.Orokorrean, egitura argia, ordenatua, erabiltzeko erraza du blogak eta idazkera aberatsa da.

    2- Ebaluazio irizpide zehatzak: Sarrerak blogak dituen helburuak azaltzen ditu, baita blogaren egileei buruzko datuak. Bestalde, bloga sortu duen antolatzaileari dagokionez, ez dute ideia original bat asmatu proiektuaren “benetako” justifikazio sinisgarri bat egiteko. Blogaren beste orrialde batean argi eta garbi ageri dira jardueretan parte har dezaketen banakoen baldintzak (adina eta egoera fisikoa). Blogaren beste orrialde baten, jarduerak burutzeko erabiliko diren instalazioak aipatu besterik ez dira egiten, deskribatu ordez (turistek ez dakite ezer frontoi, trinkete… buruz) eta erabiliko diren materialekin berdin gertatzen da. Beste batean, proiektu hau bermatzen duten erakundeen izenak (babesleak) ageri dira. Era berean, argi eta garbi ageri dira kontakturako zenbakiak eta hauen ordutegiak. Bestalde, blogean ez dago inolako gastu eta sarreren informaziorik eta horrek proiektuari “pobre” itxura ematen dio (etorkizunean funtzionatzeko segurtasunik ez, doan da?...). Era berean, ez dago jardueretan egingo diren ariketei buruzko edukirik. Horrez gain, faltan bota ditut gaiaren inguruko estekak informazio erabilgarria eskura izateko eta apuntatu baino lehen gaiaren inguruan jakiteko.

    3- Beraz, hau kontuan hartuta, blogari 8/10 ematen diot.

    4- GALDER EIZAGUIRRE PLAZA- JARDUERA FISIKO ETA KIROL ZIENTZIEN GRADUA - 1.MAILA

    ErantzunEzabatu
  10. Pilota turismoa :
    Hasteko, blogaren egitura oso erakargarria dela esan behar dut, blogan zehar informazioa aurkitzea erraza da ondo ordenatuta dagoelako. Gainera, informazio iturri ezberdinak erabili dituztela agerian dago. IKT tresnei dagokionez, haiek egindako bideoak sartu dituzte, horrek talde lana egon dela adierazten du eta aldi berean bloga erakargarriagoa egiten du. Helburuak zeintzuk diren argi adierazten dituzte sarreran. Horretaz gain, saio bakoitzean zer egingo den jakin daiteke. Azkenik, haiekin harremanetan jartzeko modua erraz aurkitu daiteke.
    Beraz, nire ustez lan oso ona egin dute eta 9ko kalifikazioa merezi dute.
    Ander Serna JFKZ 1.maila

    ErantzunEzabatu
  11. Hasteko, bloga erakargarria iruditu zaitela esan behar dut hainbat baliabide erabili dituzte eta. Alde batetik, IKT ugari (bideoak, argazkiak,..) erabili izanak atentzioa eta interesa pizten dituela iruditzen zait. Bestalde, emandako informazioa luzea ez denez, irakurtzeko erraza eta informazioa hobeto barneratzeko aukera ematen digu. Gainera, informazio hori ondo ordenatuta dago, atal desberdinetan bananduta, eta ideiak argi azalduta daudela iruditzen zait. Informazio-orokorrei dagokionez, informazio-iturriak oso aberatsak direla ikusi daiteke. Lehen esan dudan bezala, IKT ugari erabili dituzte eta horien artean bat nabarmenduko nuke, itzultzailearena, oso originala eta erabilgarria iruditu bait zait. Azkenik, alde txarrei dagokionez, aurreikusitako kontuak ipini ez dituztela ikusi dut eta hortaz gain, elkarrizketa baten faltan somatzen dut.
    Esandako guztia kontuan hartuta, orokorrean oso lan ona iruditu zait eta blogari 8,5eko kalifikazioa ematen diot.
    Eider silva, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzia 1. maila

    ErantzunEzabatu
  12. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez iturri ezberdinak erabili dituzuela egiaztatu dut, elkarrizketak, liburuak, artikuluak… Eta instalazioak ere bisitatu eta aztertu dituzue. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea),baina, grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskema gutxitxo ikusi dut. Bideoak, audioak, argazkiak… ugariak dira eta blogaren diseinua ordenatua eta argia. Kolaborazio lana egokia izan delakoan nago informazio ugari baitago eta bideoetan hiru egileak agertzen dira. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea hobetu daiteke eta ortografia akatsen bat ere aurkitu dut.
    Kalifikazioari dagokionez, aurretikoa kontuan izanik nire nota ondorengoa da: 8
    Axier Arteaga Garayalde, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, 1.maila.(1.E)

    ErantzunEzabatu
  13. Landu duten informazioa iturri desberdinetatik atera dute, informazio hori modu errazean eta dotorean antolatu dute. Lan egingo duten instalazioak ezaguarazi dizkigute. hizkuntzari dagokionez zuzena eta argia da. horrez gain blogga oso apaindua dago eta erakargarri iruditu zait lehenengo begirada batean.

    Ideia ona iruditzen zait eta ondo eramanda dagoela baita ere.

    guzti hau kontuan izanda nire kalifikazioa 8,5 da

    ErantzunEzabatu
  14. Ebaluazio irizpide orokorrei dagokienez, informazio iturri ugari erabili dituzue, hala nola, argazkiak, bidioak, artikuluak, beste blog batzuk,… Gainera, hauetako bidio asko zuek grabatutakoak izateak erakargarriagoak egiten ditu proposatutako aktibitateak eta hurbiltasuna gehitzen dio blog-ari. Hala ere, ondo egongo litzateke elkarrizketaren bat gehitu izan bazenute. Horretaz gain, nahiz eta materiala, autobusa eta instalakuntzen alokairua dohainik eskuratu duzuten babesleei esker, ondo egongo litzateke gauza guzti hauek egiteko aurrekontua kalkulatzea.
    Oso ongi banatu dituzue edukiak; gainera, informazioa modu garbi eta labur batez azaldu duzue eta testuaren ondoan garatzen dituzuen gaiekin erlazionaturik dauden argazkiak jartzea erakargarritasuna ematen dio. Diseinua orokorrean ondo dago, nahiz eta letra mota egokiena ez zaidan iruditzen. Oso ideia ona izan da hitz klabeak bilatzeko aukera ematea eta traduktorea jartzea.
    Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, edukiak zuzenak dira, ideia original bat garatu duzue, gastronomia, turismoa eta euskal pilotaren ezagutza eta lanketa bateratzean. Familian ondo pasatzeko, euskal herriko toki ezberdinak ezagutzeko eta euskal pilota ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duzue. Horretaz gain, testua orokorrean zuzen idatzita dago, akats nabarmenik gabe.
    Aurreko datu guztiak kontuan izanda, nire ustez 8,5 bat merezi duzue.
    Maria Galarza Infante, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientziak, 1.maila.

    ErantzunEzabatu