Topagunea: Autobus geltokian goizeko 9etan.
Goizean: Leitzako frontoira abiatuko gara zuzenean, pilotari handiek beraien lehen pilotakadak jo zituzten gunera hain zuzen ere, esaterako, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea. Bertako ohitura jarraituz eskuz arituko gara. Pilotaren kolpea hobetzeko ariketa batzuk eta gero jokaldi ezberdinak landuko ditugu. hauek menperatzerakoan, binakako partidak jokatuko ditugu.
Arratsaldean: Pilota saioa bukatu ondoren bueltatxo bat emango dugu Leitzako paisaia politetaik eta azkenik bazkaltzera sagardotegira joango gara, txuleta eta sagardo gozoaz disfrutatzera.
6. saioa: BAIONA
Topagunea: Autobus geltokian goizeko 9etan.
Goizean: Baionara iristean trinketera joango gara , Euskal Herriko trinkete ikusgarrienetarikoa dena zalantza izpirik gabe, eta bertan pasaka modalitatean jokatuko dugu, azalpen labur bat eman ondoren binakako partiduak jokatuko ditugu,seguru interesgarriak egingo zaien saioan.
Ondoren bazkaltzera joango gara "Estacion Maritima de Baiona" izeneko ostatura. Modernitatea eta prezio onargarriak uztartzen dituena.
Arratsaldean: Pilota saioa bukatu ondoren Baionako hiri ederretik bueltatxo bat emango dugu, bere aberastasun kulturalaz gozatzeko. eraikin ikusgarriak bisitatuko ditugu, esate baterako Santa Maria katedrala.

![]() |
| Santa Maria |



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina