1. saioa: IRUÑEA
Topagunea: Labrit pilotalekua, 10:00a.m
![]() |
| Autobus Geltokia |
Goizean: Taldea eta monitoreak elkartuko gara,
hurrengo 8 asteetan egingo diren ateraldien informazio zehatza emateko
(garraioa, ordutegia, zer eraman…). Gurasoak eta seme-alabak elkar ezagutzeko
jarduerak burutuko dira, familien aurkezpena eta bakoitzak pilotarekin izandako harremana partekatuko ditugu.
Aurkezpen moduko bat prestatuko dugu, non Labrit pilotalekuaren historia, bertan jokatu
diren partidu garrantzitsuenak, jokatzen diren modalitate ezberdinak(esku pilota eta pala motza)... azalduko ditugu.
![]() |
| Labrit Pilotalekua |
Eguerdian: Pintxoak Iruñeko alde zaharrean
eta bazkaria “herriko tabenan”
Arratsaldean: Iruñeako txoko garrantzitsuenen
bisita gidatua monitoreekin:
Gaztelu enparantza, udaletxe plaza, katedrala,
harresiak..
Bisita ondoren hurrengo eguneko ekintzaren laburpena eman eta bakoitza bere etxera bueltatuko da.
![]() |
| Ciudadela |
![]() |
| Udaletxe |
2. saioa: ALTSASU
Topagunea: autobus geltokia, 9 a.m
Goizean: Autobusak zuzenean Urbasako mendigunean utziko gaitu eta campinetik aterako gara mendira 2 orduko ibilaldi lasaia ematera. honetan, Urederra erreka ospetsua bisitatuko dugu, ur gardenak eta ur-jauzietaz disfrutatzeko. Bueltatzerakoan, zelai zabal batzuetan dauden parrilletan sahieskiak eta txistorra bazkalduko ditugu.
Arratsaldean: Oparo jan ondoren Altsasura jaitsiko gara herriko frontoira. Pilotarekin kontaktua hartzen joateko zenbait ariketa egingo ditugu, ala nola ezker eta eskubiko kolpeak, moztuak eta dejadak landu... Berotu eta gero esku pilotako modalitate ezberdinak probatuko ditugu (banakako partidak, binakakoak eta lau t´erdia).
Autobusa hartu eta arratsaldeko 8ak bueltan ailegatuko gara iruñera.

| UREDERRA |

| Altsasuko Frontoia |

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina